Les Brigades du Tigre
Les Brigades du Tigre | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Claude Desailly (en) |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Sasoi kopurua | 6 |
Atalak | 36 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa |
Antzezlea(k) | |
Jean-Claude Bouillon (mul) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Claude Bolling |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1974ko abenduaren 21a |
Amaiera-data | 1983ko azaroaren 11 |
Les Brigades du Tigre (euskaraz Tigrearen brigadak) Frantziako polizia eta historia telesail bat da. 1974ko abenduaren 21etik 1983ko azaroaren 11ra lehenbizi ORTF eta ondoren Antenne 2 kateetan aireratu zen. Jean-Claude Bouillon, Pierre Maguelon, Jean-Paul Tribout, François Maistre eta Pinkas Braun aktoreek antzeztu zuten.
Tigrearen brigadak ezizenez ezagunak ziren frantziar polizia brigaden historian oinarritua dago.
Lehen lau denboraldiko atalak Lehen Mundu Gerra aurretik girotuak daude, gainontzekoak gerrarteko garaian, 1919-1930 artean. Atal gehienak Paris hiriburuan girotutak daude, batzun-batzuk Frantziako beste kokaleku batzuetan ere kokatuak daude. Telesaila honetako erakarpen handienetako bat XX. mendearen hasiera eta Belle Époque garaiko Paris eta Frantziaren girotze eta dekorazio bikainetan datza.
Euskal Herrian 1990 eta 1991 urteetan ETB2 katean gaztelaniaz aireratu zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran Frantziako Georges Clemenceau barne ministroak (gerora Lehen Ministroa eta herrialde honetako politikari garrantzitsuenetakoa izango zena), ezizenez "Tigrea", Tigrearen brigadak zeritzoten polizia brigada bereziarengandik jasotzen du, gaur egungo frantziar polizia judizialaren aurrekaria izango zena. Polizia talde honek garai berrietako gaizkileen jokaera berriei ikerketa metodo berriekin erantzun eta Parisko kasu zailenak argituko ditu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Claude Bouillon: Paul Valentin komisaria
- Pierre Maguelon: Marcel «Rodasko Kolosoa» Terrasson
- Jean-Paul Tribout: Gustave Pujol inspektorea
- François Maistre: Claude «Nagusia» Faivre
- Pinkas Braun: Gabrielli «Nagusia», 5. denboralditik aurrera
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1. denboraldia 1974-1975
2. denboraldia 1975-1976
|
3. denboraldia 1976-1977
4. denboraldia 1977-1978
|
5. denboraldia 1981-1982
6. denboraldia 1982-1983
|